Takayama (Gifu)
Takayama 高山市 | |||
---|---|---|---|
Japoniako hiria | |||
Administrazioa | |||
Herrialdea | Japonia | ||
Uhartea Eskualdea Prefektura | Honshu Chūbu Gifu | ||
Alkatea | Michihiro Kunishima (en) | ||
Jatorrizko izena | 高山市 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 36°08′46″N 137°15′08″E / 36.14603°N 137.25217°E | ||
Azalera | 2,177,67 km² | ||
Altuera | 573 m | ||
Mugakideak | Hida (en) , Gujō (en) , Gero (en) , Shirakawa (en) , Ōmachi (en) , Matsumoto, Kiso (en) , Toyama, Hakusan eta Ono (en) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 85.199 (2020ko irailaren 1a) −3.983 (2015) | ||
Dentsitatea | 39 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 1936ko azaroaren 1a | ||
Ordu eremua | UTC+09:00 | ||
Hiri senidetuak | Denver, Matsumoto, Kaminoyama (en) eta Kunming | ||
http://www.hida.jp/english/ |
Takayama (japonieraz: 高山市 Takayama-shi ) , Japoniako Gifu prefeturako hiria da, azaleraz Japonia guztiko handiena. 2014ko erroldaren arabera 91.023 biztanle ditu.
Etimologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Takayama izenak "mendi alua" esan nahi du. Hala ere ezagunagoa da Hida-Takayama (飛騨高山) bezala, aintzinako Hida probintziari erreferentzia egiten dion izena hartuta.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gifu prefeturaren iparraldeko eremu gehiena hartzen du, Japoniako Alpeak dauden lurraldea, hortik bere izena. Elurjasa haundiak izaten dituen ingurunea da eta etxeek malda handiko teilatuak dituzte. Hida mendiak 3.000 metrotik gorakoak dira, aipagarrienak Hotaka (3.190m) eta Norikura (3.025m). Eremu hau Chūbu-Sangaku Parke Nazionalaren barnean dago.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jōmon Aroan dagoeneko populatua zegoen Takayamaren eremua, duela 8.000 urte inguru. Aintzinako Hida probintziaren hiriburua izan zen eta Japoniako arotzik onenak Takayamakoak zirela esaten zen, Kyotoko jauregi inperiala bera ere takayamatarrek egin zutela.
XVI mendean gaztelua eraiki zuen Takayama Gekik baina Tokugawatarrek suntsitu egin zuten 1695 urtean.
2005 urtean Ōno eta Yoshiki barrutietako bederatzi herrik bat egin zuten gaur egungo udalerria eratuz; Asahi, Kiyomi, Kuguno, Miya, Nyukawa, Shokawa, Takane, Kamitakara eta Kokufu.
Jaialdiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Takayamako jaialdia Japoniako hiru jaialdi xintoista handienen artean dago.
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Shirakawa-gō eta Gokayama herri historikoak (Gizateriaren Ondarea): Takayamatik gertu daude.
- Hida Minzoku Mura museo herria.
- Hida-Kokubunji tenplua: 1.200 urte dituen gingko zuhaitza dago bertan.
- Chūbu-Sangaku Parke Nazionala.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Hida-Kokubunji tenplua.
-
Hida-Kokubunji tenpluko gingko zuhaitza.
-
Elurrezko hormak Norikura mendian.
Hiri senidetuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Denver (AEB) (1960)
- Matsumoto (Nagano) (Japonia) (1971)
- Hiratsuka (Kanagawa) (Japonia) (1982)
- Echizen (Fukui) (Japonia) (1982)
- Kaminoyama (Yamagata) (Japonia) (1988)
- Lijiang (Txina) (2002)
- Sibiu (Errumania) (2012)
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Japonieraz)(Ingelesez) Takayamako webgune ofiziala